Bigarren urtez jarraian, Atlantiko itsasoko herrien elkargunea izango da Errenteria, eta bakoitzaren kultura erakusteko jaialdia egingo da, Atlantikaldia. Irailaren 17tik 20ra egingo da jaialdia, eta bere bigarren edizioa du. Lau egunez, Errenteriako txoko ugari kontzertuz, dantzaz, tailerrez, eta beste hainbat jardueraz beteko dira. Bigarren ekitaldiaren gaia da "Itsasoko elkarrizketak". Zehazki ibaia, eta Errenteriako herriak portuarekin eta itsasoarekin izandako harremana.