Dantzaz, Dantzaguneko konpainia egoiliarra, Áureo bere azken lanaren produkzioan buru-belarri ari da lanean. Nazioarte maila sona handia duten bost koreografok beste hainbat pieza prestatu dituzte azken hilabeteotan, eta ostiralean, irailak 25, haietako bi aurkeztuko dira Bilbon, Christine Hassid eta Jone San Martin koreografoek egindakoak hain zuzen. Christine Hassiden Momentum goizeko 11:00etan egingo da, Dantzaz konpainiaren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko elkarlanean, eta emanaldiaren amaieran solasaldia egingo dute koreografoak, zuzendari artistikoak eta dantzariek, sormen-prozesuaren sekretuak azaltzeko. Geroago, oraingoan Metro Bilbaorekin elkarlanean, Jone San Martinen Jugo piezaren hainbat emanaldi egingo dira Sarrikoko geltokian. Áureo Bilboko Arriagan estreinatuko da urriarne 9an.
Koreografoak: Christin Hassid (Momentum) eta Jone San Martin (Jugo),
Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
Dantzariak:Jone Amezaga, Richard De Leyos, Carmen Derre, Garazi Etxaburu, Rafke Van Houplines, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Andrea Loyola, Agustin Martinez, Nora Paneva, Paula Parra, eta Josu Santamaria
Data: irailaren 25a, ostirala
Ordutegia eta tokiak:
Áureo, estreinaldia eta datozen emanaldiak:
Kontaktua: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 629 889 826 (Fernando Sáenz de Ugarte)
Informazio-iturria: Dantzaz konpainia