Gaurtik hasi eta azaroaren 10 arte, irekita dago Sortutakoak programaren zortzigarren edizioan proiektuak aurkezteko epea. Sortutakoak da Gipuzkoako Dantzaguneko sormen-prozesuak laguntzeko programan, eta bere baitan hartzen ditu, besteak beste, diru-laguntza bat eta egonaldi bat Gipuzkoako Dantzagunearen egoitzan. Zortzigarren edizioaren berrikuntza nagusia da sortzaileek eta koroegrafoek aukeratu ahal izango dutela egonaldi amaierako lanaren aurkezpena nola egingo duten. Aurreko edizioetan emanaldi bat egiten zen, eta oraingoan proiektuen egileek proposatu ahal izango dute aurkezpen-modua (argazkiak, bideoa, memoria, aurkezpena, estreinaldia...), proiektuaren beraren ezaugarrien arabera. Profesionales eta adituz osatutako epaimahai batek aukeratuko ditu Gipuzkoako Dantzagunean egonaldi bana egiteko bi proiektuak, eta abenduaren hasieran emango da haien izena.