Logotipo de Dantzagunea


Haatik konpainiaren "Ilargiaren malkoa", Andoainen urriaren 9an

Haatik Konpainiaren Ilargiaren malkoa ikuskizunaren emanaldia izango da datorren urriaren 9an, ostirala, Andoaingo Bastero KulturguneanHiru zati ditu ikuskizunak. Haietako bat Bejart Balleteko Vitali Safronkine dantzari eta koreografoarekin osatu dute, eta Euskal mendizale baten heriotzari buruz Haatikentzat espreski sortutako pieza bat da. Hogei urte hutsik daramatzan Luzuriaga eraikinean egindako bideo-sorkuntza indartsu bat emango dute, eta baita ere Aiert Beobidek euskal dantza eta garaikidea uztartuz Mikel Laboaren lanean oinarrituta egindako lan pertsonal bat.

Ikuskizuna: Ilargiaren malkoa, Haatik konpainia

Data: urriaren 9a, ostirala

Tokia: Bastero Kulturgunea, Andoain

Ordua: 21:30

Ilargiaren malkoa ikuskizunari buruzko informazio osoa

Informazio-iturriaHaatik Konpainia

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2015(e)ko iraila(r)en 28-(e)an 12:46etan