Dantzan Bilaka, koreografia-sorkuntzari bideratutako ekimena, bere azken fasera iritsi da. Koreografo hasi berriek, bereen lanak urtean zehar landu ostean, jendaurrean aurkeztuko dituzte datozen egunotan. Zortzi koreografo izan dira bederatzigarren edizio honetan Igor de Quadra koordinatzaile artistikoaren eta Javier Andraka koordinatzaile teknikoaren esanetara lanean aritu direnak. Zortzi hilabetetan zehar koreografo partaideek beraien ideiak azaldu, partekatu eta eztabaidatzeko parada izan dute egin dituzten lan-topaketetan eta azken aurreko fasean beren emaitza gonbidatutako ikusle talde baten aurrean aurkeztu ahal izan dute, sorkuntzari azken ukituak eman aurretik. Azken fasera iritsita, urriaren 1ean egin zuen lehen aurkezpena Isaak Erdoiza koreografoak Bilboko Azkuna Zentroan. Gainontzekoek urriaren 16, 18 eta 24ean egingo dituzte emanaldiak Bilbon, Gasteizen eta Donostian.
Bilbo, Azkuna Zentroa
Urriak 16, ostirala, 19:30ean:
Gasteiz, Baratza
Urriak 18, igandea, 19:00etan:
Donostia, Gasteszena
Urriak 24, larunbata, 19:30ean:
Informazioa: Dantzan.eus