Logotipo de Dantzagunea


"Áureo", Dantzaz konpainia Victoria Eugenian

Dantzazek nazioarteko mailako dantza ikusle guztien esku utzi nahi du, koreografo ospetsurekin lan eginaz eta Europa osoko bere dantzari gazteez baliatuz, beren lehen lan-aukera jaso dutenak Dantzazen. Aureo ekoizpenak dantza estilo ezberdinen “dastaketa” izan nahi duten bost lan koreografo txiki hartzen ditu. Bere ardatza nazioarteko kalitatea da, eta baita ikusle guztiak, dantzan adituak direnak zein dantza ikuskizun bat inoiz ikusi ez duten horiek, asetzeko gai izatea ere. Ekoizpenak bi inspirazio izan ditu: alde batetik “urrezko zenbakia”, “proportzio jainkotiarra” deritzona ere, askotan erabilia artearen arloan antzinako Greziako garaietatik; bestalde, sorkuntza ezberdinak eta anitzak “dastatzeko” ideia hori. Aureok sorkuntzaren eta ikusleen, kalitate eta gertutasunaren, bikaintasun eta erakargarritasunaren, egile handi eta lan berrien arteko proportzio egokia bilatzen du, ikusle guztien aurrean eta espazio ezberdinetan; ondorioz, Aureok, eszenatokia hartzeaz gain, antzokiaren sarrera erabiliko du ere, ikusletatik gertu egoteko esperientzia osoan zehar..

Emanaldia: Áureo, Dantzaz konpainia

Datak:

  • Urriaren 16a, ostirala (entsegu irekia)
  • Urriaren 17a, larunbata

Tokia: Victoria EugeniaDonostia

Ordua20:00

Áureo, datozen emanaldiak

Koreografiak:

  • JugoJone San Martin
  • Momentum, Christin Hassid 
  • Gizon haiek, Judith Argomaniz
  • Dot to Dot, Lukas Timulak
  • Casi Humano, Itzik Galili

Zuzendaritza artistikoa: Adriana Pous

DantzariakJone Amezaga, Richard De Leyos, Carmen Derre, Garazi Etxaburu, Rafke Van Houplines, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Andrea Loyola, Agustin Martinez, Nora Paneva, Paula Parra, eta Josu Santamaria

Kontaktua: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 629 889 826 (Fernando Sáenz de Ugarte)

Informazio-igorleaDantzaz konpainia

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2015(e)ko urria(r)en 12-(e)an 13:39etan