Logotipo de Dantzagunea


Audizioa: Mar Gomez konpainiak dantzaria behar du

Mar Gomez konpainiak 18 eta 30 urte bitarteko dantzari bat behar du, 2016ko udan egingo den produkzio berri baterako.

Eskatzen dute

  • Oinarri tekniko sendoa eta interpretazio gaitasuna
  • Ez da beharrezkoa esperientzia izatea

Baldintzak

  • Produkzioa: 2016 eta 2017 bitartean egingo da. Uztailean estreinatuko da Bartzelonana eta ondoren bira egingo da
  • 3 hilabeteko kontratua + bira. 1.200€ inguruko soldata gordina hilabeteko
  • Lanerako aurreikusitako behin behineko denbora-tartea: 2016ko martxoaren 16tik uztailaren 15era. Entseguak 9:30 eta 14:30 bitartean egingo dira, astelehenetik ostiralera (aldaketak egon litezke).

Audizioa

  • 1. fasea: azaroaren 7an, 10:00etatik 14:00etara. 45 minutuko berotzeko taldeko klasea, eta banakako aurkezpena, 1 eta 3 minutu bitarteko solo batekin.
  • 2. fasea: azaroaren 8an, 10:00etatik 14:00etara. 1. fasean aukeratutakoekin, taldeko inprobisazioak eta konposizioak landuko dira.

Helbidea: Espai Margómez, Feliu kalea, 18 08041 Bartzelona (Guinardó)

Beharrezkoa da CVa bidaltzea 2015eko urriaren 31 baino lehen ondorengo helbidera: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Informazioa: Danza.es

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2015(e)ko urria(r)en 21-(e)an 13:26etan