Logotipo de Dantzagunea


Umore Azoka 2016: proposamenak aurkezteko epea irekita

Maiatzaren 19, 20, 21 eta 22an egingo den 2016ko Umore Azoka – Leioako Kale Artisten XVII. Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak bidaltzeko epea ireki da. Funtsean, Azokak harrera egiten die kalea adierazpen eta komunikazio artistikorako bide gisa erabiltzen duten konpainia edota artista profesionalen lanei..


Kale antzerki, musika, zirku, dantza eta bestelako lanak onartuko dira, izan haurrentzat, familientzat zein helduentzat.

Lanek batez ere Estatuan estreinakoak edo 2015 eta 2016an zehar aurkeztutakoak izan behar dute, eta oso modu positiboan baloratuko da Azokan bertan estreinatzeko proposamena, betiere Azokaren Zuzendaritza Artistikoak behar beste denbora badu estreinu horren kalitatea balioesten duten datuak biltzeko.

Azokak atal berezia mantentzemn du edizio honetan, 2016ko maiatzetik 2017ko maiatzera bitartean estreinatuko diren eta sormen/ekoizpen prozesuan dauden ikuskizunak aurkeztu ahal izateko, konpainien eta kultura eragileen arteko topaketen dinamikaren barruan. Proposamenak Azokaren bulegora bidali behar dira (atal honetan parte hartu nahi dela garbi azalduz) konpainiek egoki ikusten duten dokumentazio guztiarekin batera, eta aurkezpen proposamena azalduz (minutu gutxiko eszenatoki gaineko aurkezpena, showcasea, work in progress, komunikazioa).

Interesatuta dauden konpainiek 2015eko urriaren 9tik azaroaren 15era bitartean eman behar dute izena www.umoreazoka.org web gunean. Han aurkituko dituzte parte hartu eta proposamenak bidaltzeko baldintzei buruzko argibide guztiak.

Informazioa: Umore Azoka

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2015(e)ko urria(r)en 16-(e)an 11:27etan