Logotipo de Dantzagunea


Audizioa: Compagnia della Quarta Bilbon

Bolognan egoitza duen Compagnia della Quarta italiar konpainiakHarrobia Ekoizpen Eszenikorako Berrikuntza Zentroarekin lankidetzan, antzerki fisikorako dantzariak eta antzezleak behar ditu bere hurrengo ekoizpen lanerako.

Zer behar dugu?

  • Dantza moderno/garaikidean teknika ona duten dantzariak, antzezle izateko gaitasunarekin.
  • Antzerki fisikoko antzezleak, gorputz gihartsua dutenak eta musika-erritmo egokia.

Egoitza artistikoa Harrobia zentroan garatuko da, azaroaren 20tik 25era bitartera. Proiektuaren alderik koreografikoena esperimentatzeko eta garatzeko tailer/lantegi erara egingo da.

Esperientzia honen helburua lan-talde bat eta proiektu artistiko bat sortzea da, Europako antzoki eta jaialdietan zabalduko dena.

Entzunaldia azaroaren 19an, arratsaldeko 18:30etik aurrera izango da, Harrobia zentroan: Langaran kalea 3, behea. 48004 Bilbo. http://www.harrobia.org/contacto

Aurkezteko, argazki bat eta curriculum vitae ekarri behar da. Entzunaldian kontratazioaren xehetasunak azalduko dira.

Mesedez, entzunaldia bertaratzea ziurtatu, email bat bidalita Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera edo 944597747 telefonora deituta.

Informazioa: Harrobia Eskena

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2015(e)ko urria(r)en 27-(e)an 07:54etan