Donostia Kulturarekin, eta zehazki, Gazteszenarekin, elkarlanean segitzen dugu, dantzaren munduko sortzaileen lana publiko orokorrari gerturatzeko. Ildo horretan, klase ireki bat antolatu dugu Lasala konpainiak datorren azaroaren 21ean Gazteszenan egingo duen emanaldiaren karietara. Klasean izen-ematen duten guztiek Judith Argomaniz dantzari eta koreografo donostiarrak Jaiotz Osarekin batera zuzentzen duten Lasala konpainiak azaroaren 21ean Gazteszenan emango duten ikuskizunerako txartela jasoko dute. Bi lan aurkeztuko dituzte: batetik, Hooked(still), gizakiak beste gizakiengan daukan harreman maitakorraren beharra eta haren ondorioak erakusten dizkigun lana; bestetik, Lauesku22, arauen menpekotasuna, ohiturak, erreglak eta ezarritako inposaketen onarpen naturala nola barneratzen ditugun azaltzen eta horren barne hausnarketara gonbidatzen gaituen pieza.
Datak eta ordutegia
Klase irekia
Ikuskizuna: Hooked (Still) + Lauesku 22
Prezioa: 15€ (klase irekia + sarrera)
Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Ordainketa: diru-sarrera egin beha da ES77 3035 0053 07 0530045362 kontuan (izen-abizenak eta "Lasala" kontzeptua jarri).