Logotipo de Dantzagunea


Platea 2016: konpainiak inskribatzeko epea irekita

Azaroaren 2tik martxan dago Platearen hirugarren edizioa, konpainientzako izen-ematearen irekierarekin. Dantza konpainiek ondorengo izen-emate formularioa bete behar dute azaroaren 26a baino lehen.

Platea espainiar estatuko udalerrietan arte eszenikoetako ikuskizunen zirkulaziorako programa da. INAEMek antolatzen du, FEMP Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioarekin elkarlanean.

Programaren helburua da: dantza, antzerki eta zirko-konpainia profesionalen baterako programazioa sustatzea erakunde publikoen espazio eszenikoetan, tokiko kultur programazioa suspertzeko eta aberasteko; autonomia erkidegoen arteko komunikazioa erraztea; eta hiritarrei kulturako eskuragarritasuna bermatzea.

Informazioa: Danza.es / INAEM

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2015(e)ko azaroa(r)en 12-(e)an 11:38etan