Dantza eta sorkuntza garikidearen alorrean, Bilbon 30 urteko ibilbide oparoa izan dun Muelle3 proiektua kolokan dago, eraikina salgai jarri baitute jabeek. Muelle3 desagertu daiteke beraz datozen hilabeteetan eta horren aurrean Matxalen de Pedrok, Olatz de Andresek eta Igor de Cuadrak, azken urteotan Muelle3 espazioa kudeatu duten dantzariek,hango memoria jaso eta gordetzeko proiektua martxan jarri dute. Muelle30urte izendatu dute ekimena eta urteotan Muelle3ko dinamiketan parte hartu izan duten guztiak deialdia babestu, lagundu eta zabaltzera gonbidatu dituzte.
Hogeita hamar urte hauetan gertatu den guztiaren zati bat transmitituko duen zerbait dokumentatu nahiko lukete eta urte hauetan Muelle3rekin lotura izan duen edonorekin konpartitu. Crowdfunding bidez babestu nahi dute muelle30urte proiektua. Horren bidez, Muelle 3n 30 urteetako historia jasotzen duen argitalpen bat egin nahi dute, besteak beste espazioan ibili den jendearen memoria eta esperientziak batuko dituena.
Hogeita hamar urteak ospatzeko beste hainbat ekitaldiren artean festa bat ere antolatu dute, abenduaren 19an izango da.
muelle30urte proiektua babesteko orria
Informazioa: Muelle3 / Dantzan.eus