Abenduaren 14tik 17ra egingo da Dantzagunean, Biarritzen eta Donostian Atalak XXV, Dantzaklub proiektuaren hogeita bosgarren edizioa. Dantzaz konpainiaren proiektua da DantzaKlub, eta ehun lan koreografikotik gora aurkeztu dira 2008tik, konpainiako lantaldea osatzeko Europa osotik datozen dantzarien sorkuntzak eta ia euskal koreografo gehienen lanak uztartuta. 2015-16 edizioa Ballet Trekin eta Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean prestatu du Dantzazek.
Proiektu integral honen bitartez hainbat aukera zabaltzen ditu Dantzaz konpainiak: euskal koreografoek, konpainia batekin lan egiteko gonbidapena eginda, sorkuntza-prozesu bat egiteko aukera dute; Dantzazeko dantzariek koreorgafia bat sortzeko mikroprozesu batean hartzen dute parte; publikoak gertuko prozesu fresko bat jasotzen du (dagoeneko badago DantzaKlub gertutik zortzi urtez jarraitu duen publiko fidela); euskal sortzaileak bestelako arte-diziplinekin aritzen dira.
Gonbidatutako koreografoak: Olatz de Andres eta Natxo Montero
Datak
SINOPSIA
Natxo Montero: In-Quietud
“Gorputzak jasaten duen gorputz eta buru egoera, biziko duen egoera ezezagun bat datorkiola jakinda, non norberak bere burua gertaeren fikzioan proiektatzen duen”.
In-Quietud laborategi bat da, aurrez zehaztu gabeko helbururik ganbe lehen aldiz Dantzaz eta Natxo Montero bilaketa eta esperimentazio-epe labur batean elkartu dituen lan-proposamen bat; norbanako bakoitza taldearen eta proposamenaren funtzionamendurako ezinbestekoa den ideiatik eta horren garrantziatik abiatuta.
Gorputzaren eta mugimenduaren inguruan ikertu dute, oraingoan, eta taldean material berria sortzeko gai izateko, zuzendaritza berri bat eta zenbait proposamen fisiko izan dira laguntza bakarra.
Olatz de Andres: Bardo
Gorputzak egoerak agerrarazten eta desagerrarazten dituzten masa likido gisa. Egoera horiek Historiako une batzuk markatzen dituzten toki gisa. Historiako une horiek koadro bizidunen bilduma gisa.
Bardoa zen, Europako antzinako historian, istorioak, alegiak eta poemak ahoz kontatzeko ardura zuen pertsona.
Laborategi-sorkuntza hau da Olatz de Andresen El Cielo Ahora piezan hasitako bilaketa koreografikoaren jarraipena.
Informazioa: Dantzaz konpainia