Behin izen-ematea itxita, Sortutakoak 8 programaren barruan Dantzagunean sorkuntzak garatzeko egonaldiak egiteko bi proiektuak aukeratu ditu epaimahaiak: Andrea Quintanaren eta Alberto Cortesen Hollywood, eta Eva Guerreroren Anotación Nº7. Epaimahaia osatu dute: Ekaitz Gonzalez Dantzertiko zuzendariak, Ana Lopez de Asensio Leioako Udaleko kuktura eta gazteria saileko, Umore Azokako eta Kultur Leioko zuzendariak, eta Asier Zabaleta Ertza konpainiako koreografo eta zuzendariak. Aurreko edizioa Jose Lainez Gipuzkoako dantza garaikidearen aitzindariari eskaini ondoren, Sotutakoak bere ohiko formatuan antolatu dugu, eta oraingoan hemezortzi lan aurkeztu dira. Heldu diren hilabeteetan egingo dira egonaldiak, eta lan bakoitzak 1.400€ko laguntza jasoko du.
(Andrea Quintana otsailean elkarrizketatu genuen, Zabalik programaren barruan eman zuen tailerraren karietara)