Logotipo de Dantzagunea


Alicia Amatriain proposatu dute Donostiako Urrezko Danborra emateko hautagai gisa

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Alicia Amatriain donostiarra proposatu du Donostiako Urrezko Danborra jasotzeko hautagai gisa. Amatriain Stuttgart Balleteko dantzari nagusia da gaur egun, eta sona handia du nazioartean. Berriki, Alemanian ematen den dantzako sari nagusia jaso zuen, eta bere izendapena bultzatzeko arrazoien artean aipatu dute Amatriain “gipuzkoar eta donostiar dantzaren bikaintasunaren erakusgarria” dela, eta “Gipuzkoako dantzaren irakaskuntza bultzatzeko eta aintzat hartzeko izendapen garrantzitsua” dela. Horrekin batera, emakume bat izendatzearen garrantzia azpimarratu dute, 1967an Urrezko Danborra ematen hasi zirenetik, sei emakumek soilik jaso baitute oroigarria, laurogehitik gorako izen-zerrenda batean. Abenduaren 17 arte bidal litezke hautagaitza babesteko idatziak.

Donostiako Udalak pertsona fisiko edo juridiko bati ematen dio Urrezko Danborra, hiriaren irudi positiboa eta erakargarria eraikitzen egindako ekarpenagatik, eta meritu profesionalengatik. San Sebastian egunean, urtarrilaren 20an, ekitaldi publiko batean. Iratxe de Arantzibia kazetari eta dantza kritikoaren Sautedebasque blogaren bitartez, Alicia Amatriainen hautagaitza aurkezteko eta babesteko arrazoiak eman ditu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak:

  • Alicia Amatriain gipuzkoar eta donostiar dantzaren bikaintasunaren erakusgarria da. Bertan formatu zen, eta bertako dantzaren enbaxadore gisa nazioartean egiten duen lana ukazeina da. Gaur egun, Alicia Amatriain mundu mailako dantzaren maila gorenean dago.
  • Alicia Amatriain Donostiako hiriarekin inplikatuta dago. Dantzaren Nazioarteko Egunaren Galetan dantzatu izan du (X. eta XIV. edizioetan, Kursaalean eta Victoria Eugenian, hurrenez hurren). Bestela, Gipuzkoako eta Donostiako ikusleek nekez ikus zezaketeen eszenatokian duen bikaintasun artistikoa. Zer esanik ez Odon Elorzak eskatutako eta agindutako “Alicia eta balletaren miragarriak” gala prestatzen izandako arretari buruz.
  • Inoiz ez zaio eman Urrezko Danborra dantzari edo koreografo bati, eta kontuan hartu behar da Donostian dantzaren alorreko profesional asko eta bikainak daudela. Izan ere:
    • Gaur egun espainiar estatuko 300 dantzari inguru daude atzerrian. Haietako 60 euskaldunak dira, eta horietako 25 gipuzkoarrak. Hau da, atzerrian dauden espainiar estatuko dantzarien % 8,3 gipuzkoarrak dira.
    • Urrezko Danborra, zifratan. 1967tik eman diren 80 Urrezko Danborren zerrendari begiratzea besterik ez dago, konturatzeko kirolaren mundukoak (15) direla izendapena jaso duten gehienak. Halaber, esan beharra dago sei emakumek bakarrik jaso dutela Urrezko Danborra (Josefina Carabias, Carmen Usobiaga, Pilar Miro, Araceli González Campa, Ainhoa Arteta eta Cristina Garmendia).
  • Alicia Amatriain sarituta, dantza-irakasle askoren ahalegin gogotsua sarituko da. Gipuzkoako dantzaren irakaskuntza bultzatzeko eta aintzat hartzeko izendapen garrantzitsua litzateke.

Alicia Amatriainen hautagaitza babesteko, babes-gutuna bidaltzeko eskatzen da. Bi eratan bidal liteke:

  • Posta elektronikoa: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • Ohiko posta: Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea, Posta Kodea: 3353, 20080 Donostia

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak udalak markatutako epearen azken egunean emango ditu Alicia Amatriainen aldeko babes gutunak. Babes gutunak bidaltzeko epea abenduaren 17an bukatuko da. Babes-gutunak bidaltzeko ereduak Sautedebasque blogeko orri honetan daude.

Informazioa: Sautebasque

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2015(e)ko abendua(r)en 03-(e)an 09:26etan