Datozen asteotan, Irene Soteloren eskutik, mugimendua lantzeko tailerra egingo da Dantzagunean. Izan ere, denok sortzaileak gara, baina ez daukagu baldintzak egokirik sormen hori garatzeko. Mugimendu tailerra zure gorputzarekin jolasteko, ikertzeko eta esperimentatzeko espazioa da, mugimenduarekin. Onartze eta ikertze gune honetan laguntzailea zure mugimendu-jokua bermatzeaz arduratuko da, aske mugitzeko eta zure beharrekin konektatzeko.
Irakaslea: Irene Sotelo
Datak: urtarrilaren 21a eta 28a, otsailaren 4a eta 11 (ostegunak)
Ordutegia: 17:30-19:00
Tokia: Dantzagunea
Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu