Bigarren aldiz, Thierno Ibrahima Diedhiou Euskal Herrian egongo da, Steptext dance companyrekin Alemanian zehar lanean aritu ondoren. Sabar dantzaren (Senegal) inguruko ikastaro bat emango. Goizean Sabar dantza estilo tradizionalean ikasteko aukera edukiko da eta arratsaldean, sabar dantza garaikidea. Ikastaro hau, interesatuta dagoen edozeini zuzenduta dago. Ez da dantza maila zehatz bat eskatzen eta ez dago adin mugarik ere.
Data: urtarrilaren 23a, larunbata
Ordutegia:
Tokia: Dantzagunea
Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Prezioa: 45 €
Zer da Sabar dantza
Sabar dantza, alaia da, bere sorreran emakumeek dantzatzen zuten eta probokazioan oinarrituta dago. dantza honek, “sabar” izeneko musika instrumentuaren izena hartu zuen, senegaleko Wolof etniak sortutakoa, komunikaziorako tresna bat bezala. Izen bereko dantza eta musika instrumentuaren artean sortutako konbinazioa, gaur egun, Senegaleko eguneroko bizian funtsezkoak bihurtu dira. “Sabar” dantza eta musika, zeremonia tradicionaletan eta astero emakumeek antolatzen dituzten bileretan presente dago, baita plazetan antolatutako festak alaitzen ere. Hainbat artista garaikideek ere erabiltzen dute, adibidez: Youssou N'Dour. Gaur egun bai emakumeek nola gizonezkoek ere, dantzatzen dute.
Informazioa: Olatz Amalur