Euskal Herriko Dantza Lanen Katalogoak banaketa tresna bat izanik helburu bikoitza du, bi eginkizun: merkataritza eta bisibilizazioa hain zuzen. Helburu hauek ahalik eta hoberen betetzeko asmoz ondorengo betebeharrak garatu dira:
Requisitos
Euskal Herriko Dantza-lanen Katalogoan sartzeko, dantza konpainia, kolektibo edo sortzaileek ondorengo betebeharrak konplitu beharko dituzte:
-
Konpainia edo sortzailea Euskal Herrian izan behar du helbide fiskala.
-
Argitaratzen diren dantza lanak azken 5 urteotan estreinatuak izan behar dute (2011, 2012, 2013, 2014 eta 2015). Estreinaldiaren data eta tokia adierazi behar dira. Gainera egindako boloen memoria bidali behar da.
-
Ekoizpen eszenikoak azken bost urteotan (2011, 2012, 2013, 2014 eta 2015) Euskal Herriko edo kanpoko erakunde edo entitate bati laguntza eskaera egin izatea eskatzen da, bai dirulaguntzak, bai egonaldiak. Ez bada inolako eskaerarik egin konpainiaren ibilbidea baloratuko da: azken hiru urteetan ekoizpen eszeniko bat egin izatea eta gainera azken hiru urteetan egindako boloen zerrenda eta hauen partaideen ibilbidea hartuko da kontuan.
-
Zehaztu behar da eskatutako laguntza mota edo egonaldi programa, erakundea eta eskaeraren data.
-
Konpainia edo sortzailea gehienez 3 dantza-lan argitaratu ahal izango ditu.
-
Konpainia edo sortzailea, katalogoan sartu nahi dituen dantza-lan bakoitzeko, kalitate handiko promozio bideoaren esteka bidali behar du. Promozio Bideo honek 2 eta 5 minutu bitarteko iraupena izan behar du.
-
Argazkia kalitate handikoa izan behar du jpg formatuan.
Proposamenak bidaltzeko epea: 2016ko urtarrilaren 15 ostiraletik, otsailaren 7 igandera.
Informazioa: ADDE
Osteguna, 2016(e)ko urtarrila(r)en 14-(e)an 08:17etan