Oraingo krisi ekonomikoa gogor jotzen ari da arte eszenikoen arloko kultur programazioa, eta horrek kalte egiten dio euskal antzerkigintzaren enpresa-egituraren jasangarritasunari. Alderdi horretatik arreta txikiena jasotzen duen sektorea da kale-antzerkiarena. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, egoera honen aurrean kezkatuta eta jakitun udalek ahalegin ekonomiko handia egiten dutela, uste du beharrezkoa dela aire zabaleko arte eszenikoen programazioak Kale antzerkia bultzatuz programaren bitartez sustatzea.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, aire zabaleko gune publikoetan egiten diren arte eszenikoen ikuskizunen programak garatzeko 2016. urtean diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta horietarako deialdia egin du, antzerkia, dantza eta zirkoa laguntzeko Kale antzerkia bultzatuz programaren barruan. Halaber, agindu hau Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak onartu duen eta sailaren web orrian argitaratu den Kultura Sustatzeko zuzendaritzaren 2016-2018ko urteetako diru-laguntzen plan estrategikoaren barnean dago sartuta.
Informazio osoa: Eusko Jaurlaritza