Logotipo de Dantzagunea


Ikuskizuna: Mallandain Ballet Biarritz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Kursaalean

Malandain Ballet Biarritzek eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Ederra eta Piztia taularatuko dute, Donostia 2016rekin lankidetzanEderra eta Piztia ipuin ezagunak biltzen duen sinbolismo mamitsu eta aberatsa emankorra gertatu zaio oso Thierry Malandaini; koreografoak Tchaikovskyren musika erabili du bere lanik berrienean ere. Balleterako orkestra-zuzendari gisa eskarmentudun Ainars Rubikisen zuzendaritzapean, Euskadiko Orkestrak Tchaikovskyren 5. eta 6. sinfonien zatiak, Eugene Oneguin operaren eta Hamlet operaren zatiak interpretatuko ditu orkestra-pezoitik, ballet neoklasiko honen euskarri gisa. Jean Cocteauk Ederra eta Piztiaren gainean egin zuen irakurketari jarraituz, Thierry Malandainek, berak idatzitako kontzeptu-oharrean jasotakoaren arabera, honako hau proposatzen du: “puinaren interpretazio oro alde batera utzirik, izatearen dualtasunean oinarritutako iniziazioko kontakizuna egin daiteke: Ederrak gizakiaren arima islatzen du; Piztiak, aldiz, bizi-indarra eta senak”.

Ikuskizuna: Ederra eta PiztiaMallandain Ballet Biarritz eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa  

Datak: otsialaren 3a eta 4a 

Ordua: 20:00

Tokia: Kursaal auditorioa, Donostia

Zuzendaria: Ainars Rubikis

Koreografoa: Thierry Malandain

Interpreteak: Mallandain Ballet Biarritz eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa 

Informazioa: Donostia 2016 / Kursaal Fundazioa

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko urtarrila(r)en 22-(e)an 14:16etan