Logotipo de Dantzagunea


Dantza Klub - Atalak XXVI: Bertha Bermudez eta Jorge Jauregi, otsailean

Otsailaren 8tik 11ra egingo da Dantzagunean, Biarritzen eta Donostian Atalak XXVI, Dantzaklub proiektuaren hogeita seigarren edizioa. Dantzaz konpainiaren proiektua da DantzaKlub, eta ehun lan koreografikotik gora aurkeztu dira 2008tik, konpainiako lantaldea osatzeko Europa osotik datozen dantzarien sorkuntzak eta ia euskal koreografo gehienen lanak uztartuta. 2015-16 edizioa Ballet T-rekin eta Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean prestatu du Dantzazek.

Proiektu integral honen bitartez hainbat aukera zabaltzen ditu Dantzaz konpainiak: euskal koreografoek, konpainia batekin lan egiteko gonbidapena eginda, sorkuntza-prozesu bat egiteko aukera dute; Dantzazeko dantzariek koreorgafia bat sortzeko mikroprozesu batean hartzen dute parte; publikoak gertuko prozesu fresko bat jasotzen du (dagoeneko badago DantzaKlub gertutik zortzi urtez jarraitu duen publiko fidela); euskal sortzaileak bestelako arte-diziplinekin aritzen dira.

Atalak XXVI

Gonbidatutako koreografoak: Bertha Bermudez eta Jrge Jauregi

Datak

  • Otsailaren 8a, aurkezpena eta egonaldi-amaiera, Dantzagunea
  • Otsailaren 9a, entsegu irekia, Biarritz
  • Otsailaren 10a eta 11: emanaldia Sala Klubean, Donostia - Informazioa eta sarrera-salmenta

SINOPSIA

Bertha Bermudez: Inspiración

Inspirazioa bilatzea da garrantzitsuena sormen-prosezu batean. Gisa berean, haren sekretua norberaren baitan dago. Korografia-lan honen ardatza dira dantza-pieza bat sortzeko inspirazioa bilatzeko hainbat forma. 

Jorge Jauregi: Total surrender

Lan honen nahia da geure mugimendu-patroien alderdi inkontzienteena sakontzea, interprete bakoitzaren berezitasun pertsonalak berreskuratzeko helburuarekin, segidan aitortza txikiekin egindako koadro heterogeneo bat sortzeko. Kontua da mugimenduan dagoen gorputzaren komunikazio-indarra defendatzea eta era berean geure buruei buruz hausnartzeko duen ahalmena.

Informazioa: Dantzaz konpainia

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko urtarrila(r)en 26-(e)an 11:45etan