Logotipo de Dantzagunea


Erakusketa: "Soka, euskal dantzaren urratsetan", Koldo Mitxelenan

Lehen aldiz Biarritzen 2015eko irailean ikusgarri egon ostean, Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketa ikusgai izango da Donostian, otsailaren 4tik apirilaren 2ra, Koldo Mitxelena Kulturunean. Erakusketa ibiltaria da Soka, eta Euskal Herriko dantzak dibulgatzea eta haien balioa erakustea du helburutzat. Erasketarako materialen artean, balio handiko ikus-entzunezko materiala nabarmentzen da, hainbat kasutan oraindik erakutsi gabe zegoena, eta duen helburu dibulgatzailearen barruan, hainbat dantza-emanaldi egingo dira erakusketak iraungo dituen bi hilabeteetan. 

Erakusketa: Soka, euskal dantzaren urratsetan

Datak: otsailaren 4tik apirilaren 2ra

Tokia: Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia

Ordutegia: ssteartetik larunbatera : 11:00-14:00etara / 16:00-20:00 (igande eta astelehenetan itxita)

Prezioa: doakoa

Hizkuntza: euskara, frantsesa eta ingelesa

Euskal kultur erakundeak ekoiztutako Soka erakusketa ibiltariak euskal dantza hobeki ezagutaraztea du helburu. Lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa), 150 metro koadroko eremuan, 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri bertan (argazki eta irudi bildumak, lekukotasunak, soinu zatiak...). Besteak beste Euskadiko Filmategiko altxor batzu erakutsiak dira bai eta bertze artxibo arraro asko ere. Artxibo horiei gehitu behar zaizkie euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz erakusketarako eginak izan diren bideo sorkuntzak. Ukipen-pantailak, formatu handiko telebistak eta kuadro numerikoak baliatuak dira edukien aberastasuna bisitarien esku uzteko. Euskal kultur erakundeak ekoizturik Gipuzkoako diputazioarekin eta Donostia 2016 Fundazioarekin partaidetzan. Ibiltaritzaren partaideak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Etxepare Institutua.

Informazioa: EKE

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SSOKA erakusketa: egitaraua / Exposición SOKA: programa990 Kb
E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko urtarrila(r)en 28-(e)an 10:00etan