Logotipo de Dantzagunea


"Zabalik 2016" tailerrak Dantzagunean: Cielo Rasok Espainiako hiru sari nazional bildu ditu

Zabalik da Cielo Raso konpainia 2011tik profesionalentzat garatzen ari den formazio, jarraipen eta sostengu proiektu independentea.  Proiektu horren barruan ematen ditu doako klase irekiak Dantzagunean urte osoan zehar, eta dantzaren sektoreko profesional nabarmenekin tailerrak antolatzen ditu. Zabalik proiektua egitea ezinezkoa litzateke Dantzagunearen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren (konpainiak sendotzeko laguntzak 2015-2016) laguntzarik gabe. Zabaliken aurtengo edizioan hiru tailer egingo dira, eta irakasle guztiek jaso dute inoiz Espainiako Dantza Sari Nazioanala: La Intrusa, Virginia Garcia y Damian Muñoz (2015), Daniel Abreu (2014), eta Carmen Werner (2007).

Zabalik tailerrak, Cielo Raso

La Intrusa: Damián Muñoz eta Virginia Garcia

Klasea esaldi bilakatzen diren ariketa sinpleekin eraikitzen da, gure eta inguruko energiaren kontrola eta kudeaketa esploratzeko. Hainbat kontzeptu gureganatuko ditugu: beharragatik mugitzea, konfiantza, arriskua, presentzia eta sentsibilitatea. Beste pertsona batekin dinamikak partekatzen, geure burua ezagutuko dugu. Pisuaren, indarraren eta erreakzio-sena aztertuko ditugu. Energia-fluxutik abiatuta, bulkadak jasotzeko eta haiei erantzutzeko dugun ahalmena handituko dugu, eta ematearen eta hartzearen dinamikak.

  • Datak: martxoaren 15etik 17ra
  • Ordutegia: 18:00 - 21:00
  • Prezioa: 20€

Daniel Abreu 

Klaseko lan-materiala, ezagutza teknikotik abiatuta, helburutan baino gehiago zentratuko da gaitasunetan. Berme-puntuak eta haien norabidea ezagutzatik abiatuta, geltokiak ekiditen zentratuko gara, bidaia bat sortzeko; mugimenduan dagoen gorputzaren bidaian, intentzio eta helburu jakin batekin. Belaun-babesak ekartzea gomendatzen da, lurrean lan asko egingo delako.

  • Datakapirilaren 18tik 22ra

Maila ertaina

  • Ordutegia: 17:00 - 18:30
  • Prezioa: 20€

Maila aurreratua

  • Ordutegia: 18:30 - 21:00
  • Prezioa: 25€

Carmen Werner

Dantzan, bizitzan gertatzen den moduan, erabakiak hartzea da garrantzitsuena. Horregatik ez da nahikoa dantzan ikastea, eszenatokian erabakiak hartzen ikasi behar da, eta horretarako garrantzitsuena da energia aldatzen jakitea, baita fase koreografiko baten barruan ere. Proposatzen dena da gorputzak eta buruak nola erabakitzen duten energiak modu koherentean aldatzea, beharren arabera, gisa horretan mugimenduaren kalitatea aldatuta. Artikulazioen eta muskuluen beroketa, kolokazio-ariketak eta esaldi koreografiko bat izan dira landuko diren elementuak, eta azken hori garatuko da.

  • Datakekainaren 3tik 5era
  • Ordutegia: 11:00 - 14:00
  • Prezioa: 20€

Tailerretan izen-emateko, bidali email bat, izane, abizenak, konturako telefono zenbakia, eta parte-hartu nahi duzun tailerren izena adierazita, ondorengo helbidera: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu Zure eskaera berresteko erantzungo dizugu, eta ordainketa egiteko bankuko kontu-zenbakia bidaliko dizugu.

Informazioa: Cielo Raso

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko otsaila(r)en 12-(e)an 00:39etan