Logotipo de Dantzagunea


Tailerra Dantzagunean: Jatorrizko Mugimenduan hastapena

Janet Adlerren eta Joan Chorodowen jakiturian oinarrituta eta abiatuta, ikastaro honek 14 orduko iraupena du eta jatorrizko mugimenduaren hastapenak eta oinarriak konpartitzea du helburu. Jatorrizko Mugimenduaren helburu nagusiak hauexek ditugu:

  • FGure mugimenduen jatortasuna bultzatzea eta azalaraztea.
  • Gure buruarekiko kontzientzia eta presentzia hobetzea
  • Besteekiko harremanak aberastea
  • Kontzientziaren garapenerako bide berria eskaintzea

  • Datak: martxoaren 12a eta 13a
  • Tokia: Dantzagunea
  • Ordutegia: 10:00 - 18:00 (iraupen osoa: 14 ordu, atseden-tartea izango da)
  • Prezioa: 120€
  • Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 697886231
  • Izen-emateko epe-amaiera2016ko otsailaren 20a

Jatorrizko mugimendua

Dantza Mugimendu Terapia (M.Whitehouse, J.Adler, J.Chorodow ditugu erreferente nagusiak) eta Carl Jung psikoterapeutak garatutako Irudimen Aktiboaren elkar topaketaren ondorioz sortutako diziplina dugu. Jatorrizko Mugimenduaren oinarri nagusia nork bere buruaz eta esperientziaz jabetzeko bidea eta testigantza garatzea da. Gaitasun eta bide hauek lantzeko orduan, kontuan hartu behar da aurreiritzi gabeko bestearen begiradak ere eragina duela. Haurtzaroan, esaterako, amaren begiradak nork bere buruarekiko duen harremana baldintzatuko du. Halaber, heldutasunean, arazo emozional askok aurreiritzi negatiboetan dute iturburu, gure buruei kontzienteki edo inkontzienteki egindako aurreiritzi negatiboetan. Aurreiritzi horiek ere besteekin harremantzeko eta komunikatzeko modua baldintzatuko dute.Hau guztia gainditzeko, kontzientzia maila berria bideratu behar da, izan ere, horren bitartez lortuko dugu aurreiritzi gabeko esperientziaz jabetzea ahalbidetuko duen barne testigua. Jatorrizko Mugimenduak begiratzeko modu berria proposatzen du, begiratzeko zein begiratua izateko modu berria.

Nori zuzendua

  • Garapen pertsonala bilatzen dutenei: Sormena, espiritualitatea eta kontzientzia/jabetze prozesuak aldi berean lantzen baititu
  • Irakasle eta gizarte langilei: Aztertzeko eta empatia gaitasunak hobetzen baititu
  • Psikologo, psikoterapeuta eta laguntza harremanetan diharduenei: Harreman Terapeutikoan norberaren egoera psikokorporalaren jabetzea garatzen baitu
  • Artistei: Sormen prozesu jatorragoak bideratzen baititu

Maria Elena Garcia

Anet Adler eta Joan Chorodow irakasleekin Jatorrizko Mugimenduan formatua. Psikoterapeuta, danza/mugimenduterapeuta, art-psychotherapist (Italiako Art Therapy Goldsmith College Unibertsitatearekin elkarlanean, London), Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Dantza Mugimendu Terapia Masterrean Irakaslea eta Italian irakasle “Centro di Formazione alle Artiterapie di Lecco”-n, “Corso di Musicoterapia del Conservatorio“-n eta A.Casella”dell’Aquila-n. 2013. urterarte “Academia Nazionale di Danza” irakasle izan da.

2009. urterarte “Associazione.Professionisti Italiani in DanzaMovimento Terapia” lehendakariordea izan da eta gaur egun superbisio lanetan dabil Italiako eta Estatu Espainarreko Dantza Mugimendu Terapia (DMT) elkarteetan. “Associazione di Movimento Creativo” sortzaileetariko bat da eta gaur egun lehendakaria da. Urte askoan gaixo mentalekin lan egin du eta gaur egun psikoterapian kontsulta pribatuan jarduten du Erroman (Italia). A. Adorisiokin “Danza Movimento Terapia, modeli e pratiche nella realtà italiana” argitaratu du, Ed. Magi, 2004 eta M.Plevin eta P. Macagnorekin idatzi du “Movimento Creativo e Danza”, Gremese Editori , 2006. Makina bat artikulu idatzi ditu eta besteak beste, Patrizia Pallaron Jatorrizko Mugimenduari buruz italieraz argitaratuko liburuaren hitzaurrea. Liburu hau “Authentic Movement, essays by Mary Starks Whitehouse, Janet Adler eta Joan Chorodow” italierazko itzulpena dugu.

Jatorrizko Mugimenduaren webgunea

Informazioa: Jatorrizko Mugimendu Tailerra

 

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko otsaila(r)en 04-(e)an 10:25etan