Gabriel F antzerkigileak zuzentzen duen Teatro de Açucar konpainia Dantzagunean ariko bere azken antzerki-lanerako dantza-koreografiak prestatzen, Igor Calonge dantzari eta koreografoarekin. Egonaldiaren azken egunean, otsailaren 18an, ostegunez, entsegu ireki bat egingo du konpainiak. Dantzagunera datozenek gertutik ezagutu ahal izango dute antzerki-obra batean dantza-piezak integratzeko prozesu bat.
Data: otsailaren 18a, osteguna
Ordua: 12:00
Tokia: Dantzagunea
SINOPSIS
Naufragé(s) bere biografia fikzioaren bidez hobetu nahi duen artista baten istorioa kontatzen duen antzerki-obra da. Ahazturari beldurra, bakardadearen zama, gertakari garrantzitsurik ez izatea eta hustasun sentipenak bultzatzen dute artista, literaturaren, zinemaren, musikaren eta dantzaren bidez bere existentzia fikzioaren prismatik erromantiko bihurtzera. Irla horretan, asperdura heroitasun bihurtuko da, eta erromantizismo melankolikoa eta bakardadearen dimentsio mugatuak, komunikazioari irekitako patioa.
Teatro de Açucar konpainiaren bederatzigarren produkzioaren helburua da narrazioa sendotzeko hainbat lengoaia artistiko biltzea; era berean, gure memoria kutsa lezaketen artearen artifizio limurtzaile metaforiko izan litezkeenak.
Biografiaren eta eta fikzioaren arteko mugak estututa, errealitatea eta bizitza idealizatu eta erromantiko baten fantasia nahastetik gertu, Naufragé(s) drama original bat da, egia eta gezurra bereiztea ezinezkoa den poesiaz eta umorez betetako narrazio bat.
Fitxa teknikoa
Testua eta zuzendaritza: Gabriel F.
Zuzendaritza-laguntza: Luiza Guimarães
Interpreteak: Gabriel F. eta Gaspard Liberelle
Zuzendaritza artistikoa eta jatorrizko kanta: Marco Michelângelo
Koreografia: Igor Calonge
Dirección técnica y diseño de iluminación: Cristina Libertad Bolívar
Eszenografia eta jantziak: Gabriel F. y Marco Michelângelo
Argazkigintza eta bideoak: Diego Bresani
Produkzio-zuzendaritza: Juliana Cury
Produkzioa: La Comédie de Saint-Étienne eta Teatro de Açúcar
Informazioa: Teatro de Açucar