Behor gazte bat Xihiko mendian dabil. Leku horretako biztanleak presentzia bitxi batzuk dira. Gaizkileak izanen ote dira, edo ongileak? Animaleari presentzia horiek Xihiko mendiaren sekretua azalduko al diote? sekretu hori normalki mutil gazteei bakarrik azaldua zaielarik… Koregrafiak jauzien sistemaren baitan ibiltzeko manera ugaria deklinatzen du, hau itzal lan batez azpimarratua denean. Arkaitz Miner biolin jolea eta Jokin Irungarai perkusio joleak hiru dantzari interpreteak lagunduko dituzte, azken hauek haien ahotsaz kantatu eta instrumentoak joko dituztelarik.
Data: 14 de otsailaren 14a, igandea
Tokia: Larreko kulturgunea,Senpere
Ordua: 17:00
Sinopsia
Xihiko mendia edo le Mont Chico gailur bat da Pirinioetako dantzarien irudimen kolektiboan sortua. Mutxiko hitzaren deribatu bat da, eta mutxiko hitzak gizon ez ezkondua erran nahi du euskaraz. Beste batzuk erranen dute musika hitzaren eratorpen bat dela… Bizkitartean, « Mutxiko » jauzi bat da ongi ezagutua zeren oraindik erabat bizirik dago eta dantzatua da gure Euskal Herrian bainan baita ere Pirinioetan. Mutxiko deitu diogu Euskal Herrian eta Mochico Okzitandarrez. Emanaldi hau ikerketa proiektu batean sartzen da, Elirale eta Kristof Hiriartek zuzenduriko Bastidako LagunArte konpainiek batera daramatena azken bi urteotan. Mutxikoen gaiaren inguruan egindako ikerketa/gogoetak sistema horren berdinamizatzea ahalbidetu du, dimentsio garaikide bat itzuliz, zeinak Xihiko obraren idazkera koreografiko eta musikala bultzatu baitu.
Informazioa: Elirale konpainia / EKE