Logotipo de Dantzagunea


51 talde hautatu ditu Leioako XVII. Umore Azokak

Inoiz baino eskaera gehiago jaso ditu 17. edizioan Leioako Umore Azokak: 424, guztira. Eta proposamen guztiak ikusi eta aztertu ostean, 51 konpainia hautatu ditu Leioako kale artisten azokako zuzendaritza artistikoak maiatzaren 19tik 22ra egingo den hitzordurako. Euskal Herrikoak dira 20, estatukoak 19, eta 12 nazioartekoak, eta beren lanik berrienak aurkezten izango dira guztiak Leioako kaleetan.

Euskal taldeek Leioako plazaren alde apustu egiten jarraitzen dute, beraz, eta antzerki, dantza, eta zirko ikuskizun berrienak aurkeztuko dituzte bertan. Asko erabateko estreinaldiak izango dira, gainera. Atzerriko taldeei dagokionez, Frantziako konpainiek sekula baino leku handiagoa izango dute. 8 talde guztira, eta horien artean aski ezagunak batzuk. Kale arteetan ibilbide luzea duen Le Golous taldea, kasu. Baina, estatutik ere etorriko direnen artean bada berrikuntzarik. Andaluziatik 5 zirko konpainia arituko direlako Umore Azokan. Eta Kataluniako taldeek ere jarraitzen dute azoka erreferentzialtzat hartzen. Horren froga da Leioan izango den konpainia kataluniarren kopurua: 8 talde, guztira.

Aurrerago eskainiko ditugu ikuskizun bakoitzaren gaineko xehetasunak eta nobedadeak. Bien bitartean, XVII. Umore Azokan parte hartuko duten taldeen zerrenda duzue eskuragarri.

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako konpainiak

  • ANA CAPILLA & JULIA FÄBER
  • BAPATEAN
  • CÍA. LAURA COBO
  • DEABRU BELTZAK
  • LAGLO ZirkoDantza & Compañía
  • LARRUA
  • MALAS COMPAÑÍAS ZIRKO TALDEA
  • MARKELIÑE
  • MATXALEN BILBAO
  • NUI DANZA
  • ORGANIK DANTZA ANTZERKIA
  • PLATAFORMA TIRANTE TEATRO Y DANZA
  • PHILO&JOLE
  • SAINETE COMPAÑÍA
  • SUHAR PREST
  • TIO TERONEN SEMEAK
  • TRAPU ZAHARRA
  • TWISTING THE BALANCE
  • ZANGUANGO TEATRO
  • LA BANDA

Espainiar estatuko taldeak

  • ALMADRARTE (Andaluzia)
  • EL GRAN DIMITRI (Andaluzia)
  • LA BANDA DE OTRO (Andaluzia)
  • NOLETIA (Andaluzia)
  • TRESPERTÉ CIRCO DANZA (Andaluzia)
  • ALODEYÁ CIRCO DANZA (Aragoi)
  • ESENCIA PROD-LAGARTO LAGARTO-TORNABÍS (Aragoi)
  • LA PEQUEÑA VICTORIA CEN (Gaztela eta Leon)
  • CAMPI QUI PUGUI PRODUCCIONES (Katalunia)
  • DELREVÉS DANZA VERTICAL (Katalunia)
  • EL PÁJARO CARPINTERO (Katalunia)
  • LA INDUSTRIAL TEATRERA (Katalunia)
  • MUMUSIC CIRCUS (Katalunia)
  • SIENTA LA CABEZA (Katalunia)
  • TEATRO ENTRE ESCOMBROS (Katalunia)
  • TOC DE FUSTA (Katalunia)
  • ÁLVARO ESTEBAN & LAURA ARIS (Madril)
  • MATÍAS ZANOTTI (Madril)
  • NACHO DIAGO (Valentzia)

Nazioarteko taldeak

  • CÍA. DELÁ PRAKÁ (Brasil/Frantzia)
  • CUADROS DE CIRCO (Kolonbia/Espainia)
  • BAKHUS (Frantzia)
  • CIE. 100 RACINES (Frantzia)
  • CIE. DOCTEUR TROLL (Frantzia)
  • JAZZ COMBO BOX (Frantzia)
  • LE CIRC´ HULON (Frantzia)
  • LES GOULUS (Frantzia)
  • TOI D´ABORD (Frantzia)
  • VENDAVAL (Frantzia)
  • TSUBASA WATANBE (Japonia)
  • CIRCLE OF TWO (Erresuma Batua)

Informazioa: Umore Azoka

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko otsaila(r)en 15-(e)an 10:36etan