Apirilaren 9an eta 10ean egingo da, lehen aldiz Europa mailan, Grand Audition Barcelona 2016, nazioartean sona handia duten Europako zazpi akademiatan sartzeko froga. 11 eta 18 urte bitarteko ikasleek hartu ahal izango dute parte Bartzelonako Instiut del Teatren egingo den audizioan, ondorengo akademietan sartzeko frogan: Monakoko Academi Princesse Grace (zuzendaria: Luca Masala), Helsinkiko Ooppera Balleti (zuzendaria: Kenneth Greve), Municheko Hochschule für Musik und Theater (zuzendaria:Jan Broeckx), Birminghamgo Elmhurst Dance School (zuzendaria: Jessica Wheeler), Basileako Ballettschule Theater (zuzendaria: Amanda Bennett), Staatsballett Berlin (zuzendaria: Marek Rozycki) eta Sienako Ateneo della Danza (zuzendaria: Marco Batti).
Grand Audition Barcelona 2016ren helburua da dantzako ikasleei eliteko akademia eta kontserbatorio onenetarako sarrera erraztea. Horretarako, bi eguneko ekitaldi bakarrean bildu dituzte nazioarte-mailan izen handia duten zazpi akademia, eta audizioetako partaideek beren mailako (ertaina eta aurreratua) frogak egingo dituzte, zazpi akademia horietako zuzendariek emango dituzten saioetan. Gisa horretan, audizioetan ohikoak diren bidaia-gastuak, denbora galtzea eta hautagaien txakalaldi emozionala ekidingo dituzte dantzari-gaiek. Horrez gain, hala nahi duten ikasle guztiek, beren teknika, musika eta interpretazio gaitasunei eta gabeziei buruzko txosten pertsonalizatua jasoko dute. Grand Audition Barcelona 2016 esperientzia bakarra izango da, eta konpainia profesionalak eskatzen ari diren profil profesionala bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute partaideek. Era berean, dantzako ikasleek Europako dantzaren gaur egungo egoeraren informazio xehea jasoko dute.
Grand Audition Barcelona 2016a osatzen duten akademietako zuzendariek zuzenean onartu ahal izango dute ikasle bat, edo beren zentrorako sarbide-frogara gonbidatu lezakete, baita akademian astebeteko egonaldia eskaini ere, dantzari-gaiaren dohaiak gertutik ebaluatzeko; kasu guztietan, akademiaren beka jaso ahal izango dute, zuzendariak hala erabakiz gero. Grand Audition Barcelona 2016ren sustatzailea da International Dance Events (IDE), eta bere helburu nagusia dantzari gazteei beren ibilbide profesionala erraztea da. IDEren balioak dira gertutasuna, enpatia, grina, zintzotasuna, konpromisoa eta profesionaltasuna.
Datak: apirilaren 9a eta 10a
Tokia: Institut del Teatre, Barcelona
Izen-ematea: 45€ (BBVA: ES83 0182 8134 7502 0151 5251, ikasle bakoitzaren izen adierazi behar da).
Hiru argazki bidaltzea eskatzen da (gorputz erdia agertzen duena: gerria, soina eta aurpegia; gorputz osokoa, aurrez, demi-plié egiten; gorputz osokoa: alboko develope bat egiten). Eskaera onartzen bada, 260€ ordaindu behar dira Grand Audition Barcelona 2016ko audizioa egiteko. Prezioaren barruan sartzen da: apirilaren 9an eta 10ean egingo diren audizio-klaseetan parte-hartzea (mailaren arabera, ertaina edo aurreratua), partaide bakoitzarentzako txosten pertsonalizatua, eta ikasleak parte-hartu nahi duen master class eta hitzaldietarako sarrera. Onarpen-fasea gainditu ez duten ikasleei 45€ko deskontua egingo zaie master classean parte-hartzeko.
p> Grand Audition Barcelona 2016ren webguneaInformazioa: Iratxe de Arantzibia (Saut de Basque)