Logotipo de Dantzagunea


Entsegu irekia Dantzagunean: "Hollywood", Alberto Cortes eta Andrea Quintana (Sortutakoak 8)

Dagoeneko egiten ari dira Sortutakoak 8ko egonaldiak Dantzagunean. Hain zuzen, joan zen astelehenetik Alberto Cortes eta Andrea Quintana Hollywood proiektuaren sorkuntza-fase bat ari dira garatzen, eta datorren ostiralean, otsailak 26, egindako lana gertutik ezagutzeko aukera izango dugu publiko guztiei irekitako entsegu bateanDantzagunean bertan, 12:00etatik aurrera

Entsegu irekia: Hollywood, Alberto Cortés eta Andrea Quintana (Sortutakoak 8)

Data: otsailaren 26a, ostirala

Ordua: 12:00

Tokia: Dantzagunea

SINOPSIA

Hollywood ohiko narratibaren mozkorraldi-prozesua daZinerako bikoizketa-munduaren testinguruko iruditeria hartzen du kontzeptutzatAndreak eta Albertok benetan nahi dutena sortu ahal izateko aitzakia izateko, arrakastari buruz dituzten galderak egiteko, baso batean galdu eta elkar hiltzeari buruzkoak egiteko. Gorputzaren dramatismoaren bidez gorputza zatitzen eta hasuten duen proiektu bat da Hollywood. Behin eta berriz bihurtzen eta birbihurtzen da gorputza, hilotz dotore bat, nahasketa fisikoaren collage bat, elkarren ondoan ezarritako eta mindutako bi gorputz. Eszenatokia berriz ere akatsera itzultzeko hackeatzen da, narrazioaren logikarekin malabareak egiten, ikusleari galderak proposatzen dizkion ciborra muntatuta. Hollywood hilezkorra. Edozertarako gai gara

 

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko otsaila(r)en 15-(e)an 14:00etan