Logotipo de Dantzagunea


Audizioa Dantzagunean: Metamorphosis proiektua, Iratxe Ansa

Iratxe Ansak dantza-ikastaro trinko bat egingo du datorren uztailean, Donostia Kulturarekin eta Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarleaneanMugimendua ikertzeko eta koreografia-sorkuntza garatzeko proiektu bat da, eta mundu osoko dantzariek hartuko dute parte. Audizioa uztailean formazioa eta sorkuntza uztartzen dituen prozesuan parte-hartu nahi duten tokiko dantzariei irekita dago. Ikastaroa uztailaren 4tik 27ra egingo da Donostiako Victoria Eugenia antzokiko entsegu-gelan. Egonaldia amaitzean zenbait emanaldi egingo dira, eta aurki emango dizuegu haiei buruzko informazioa. Egonaldian, guztira, mundu osoko hogeita hamar dantzarik hartuko dute, eta gaur egun nazioartean boladan dauden joera berrienak lantzen dituen inprobisazio-lana izango da lanaren oinarria, Iratxe Ansa zuzendari artistikoa izango duen lan eszeniko batean

Metamorphosis, audizioa: ikastaro trinkoa eta koreografia-sorkuntza Iratxe Ansarekin, 2016ko uztailean Donostian 

Oinarri tekniko eta garaikide zabaleko dantzariei irekitako deialdia

Data: martxoaren 28a, astelehena 

Tokia: Dantzagunea

Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Audizioko partaideen artean aukeratuko dira uztaileko egonaldian ariko diren dantzariak, eta uztaileko egonaldian parte-hartuko duten nazioarteko dantzari-taldean sartuko dira.  Egonaldia Donostiako Victoria Eugenia antzokiko entsegu-aretoan egingo da uztailaren 4tik 27ra, eta partaidetzaren prezioa 150€koa da. Aurki argitaratuko dugu Metamorphosis proiektuari buruzko informazio xeheagoa.  

Hau Metamorphosis proiektuaren hirugarren edizioa, aurretik Mexiko DFn eta Beijinen egin baitzen

Metamorphosisen Facebookeko orria (Beijin)

 

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko otsaila(r)en 19-(e)an 17:04etan