Teatros del Canalek Talent 2016 jaialdiaren laugarren edizioa aurkeztu du. Sortzaileak babesteko eta talentua bilatzeko helburua du jaialdiak. Lehiaketa sormen-laborategia eta jaialdia da aldi berean, eta helburu nagusitzat du arte eszenikoetako talentu berriak aurkitzea eta sustatzea (sortzaileak, antzerkigileak, koregrafoak, eta konpositoreak), baita ikuskizun originalak egiten dituzten arte alternatiboen proposamenak ere.
Lau kategoria: antzerkia, dantza, musika-ikuskizuna eta zirko-kabareta.
Eskaerak aurkezteko epe-amaiera: martxoaren 15a (bideoa bidaltzeko).
Aholkulari-talde batek 50 proiektu aukeratuko ditu plataformara bideoak aurkezten dituzten proiektu guztien artean.
Informazio osoa Talent 2016ren webgunean
Informazioa: Teatros del Canal