Logotipo de Dantzagunea


Emanaldia: "Raw", Amaia Elizaran eta John Kendall Tolosan

Datorren martxoaren 5ean Amaia Elizaran eta John Kendall dantzariek Raw lana aurkeztuko dute Tolosako Topic aretoan. 2015eko abenduan Topic bertan egindako egonaldi artistiko batetik sortutako work in progress lan bat da taularatuko dutena. Contact dantzan oinarritutako lana da, eta mugimendu arriskutsuak ikertu dituzte, sentikortasunari muzin egin gabe

Data: martxoaren 5a, larunbata

Ordua: 20:00

Tokia: Topic aretoa, Tolosa

Sarrera librea izango da, tokiak bete arte.

Sinopsia

Bikoteko lana, contact teknikaren bidez, sentikortasunari kontrajarritako mugimendu arriskutsuak ikertzen dituena. Norbera beste pertsona batek baldintzatzen duenean, dagoeneko bere burua zaintzeko gai ez denean... Nola jokatzen du beste indibiduoak? Ondoan izango du sustengatzeko? Une batean, bataren eta bestearen mugak hedatzen dira, estetikak forma galtzen duen puntu batean. Anbiguotasuna estalian dago, gorputzak batzen eta mimetizatzen dituen proposamen honetan, eta bataren zentzua besteak dauka. 

Información: Amaia Elizaran

 

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko otsaila(r)en 24-(e)an 08:44etan