Sortutakoak 8ko bigarrenen egonaldia martxo amaieran egingo da Dantzagunean, beldurra gai nagusitzat duen Eva Guerreroren Anotación proiektuaren fase bat hain zuzen ere. Guerrerok mota guztietako pertsonei egindako elkarrizketak hartzen ditu koreografiak egiteko abiapuntutzat. Horretarako, kamera aurrean galdetegi labur bati erantzuteko prest dauden hamar pertsona behar ditu Grabazioak Dantzagunean egingo dira, apirilaren 1ean. Anonimotasuna manten liteke.
Bilboko Azkuna Zentroan Anotación Nº 4 eta Gasteizko Baratza aretoan Anotación Nº 5 aurkeztu ondoren, Eva Guerrerok Julia Färber gonbidatu du Anotación Nº 7n parte-hartzera. Evak eta Juliak elkarri hainbat gutun bidali zizkioten 2015eko urria eta 2016ko otsaila bitartean. Beldurrari eta bakoitzak dituen beldurrei buruz mintzo dira gutunotan, galderak egiten dizkiote elkarri, teoriei buruzko hausnarketak egiten dituzte... Anotación Nº 7 antzokiekin zerikusirik ez duten pertsonei egindako elkarrizketekin osatu nahi dute, zenbait galder aginda.
Data: apirilaren 1a, ostirala
Ordutegia: 11:00-14:00
Tokia: Dantzagunea
Galderak:
Parte-hartzeko: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu (martxoaren 25 arte dago irekita izen-emateko epea)
Eva Guerrerori Muelle3n egindako elkarrizketa, Anotación proiektua martxan jarri zuenean