Datorren martxoaren 5ean Euskal Dantzarien Biltzarretik Folklore Jardunaldia antolatu dugu. Bertan, "Dantza tradizionalaren irakaskuntza Euskal Herrian - Gaur Egungo Egoera" aztertuko da. Goizean, adituak diren zenbait pertsonek beraien ikuspuntua emango dute eta arratsaldean mahai inguruan parte hartzeko aukera izango da. Zita, Bilbon dagoen Dantzertin (Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan) izango da.
Egitaraua
9:45 - 10:00. Partehartzaileen harrera
10.00 - 10:15. Aurkezpena eta Agintarien hitzak.
10:15 - 11:00. Fausti Aranzabal. Dantza irakaslea.
11:00 - 11:45. Fran Muñoz. Laguntasuna D.T. - 1949 Urtetik dantza irakasten.
11:45 - 12:00. Etenaldia - kafe.
12:00 - 12:45. Johañe Etxebest. Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko formazio proiektua.
12:45 - 13:30. Maite Bereziartua. Getariko Musika Eskolan dantza irakaslea.
13:30 - 13:45. Galderak.
15:30 - 17:30. Mahai Ingurua: (Moderatzailea: Xabier Mendizabal)
Informazioa: Euskal Dantzarien Biltzarra