Logotipo de Dantzagunea


Dantza garaikideko ikastaldi trinkoa: Olatz de Andrés

Martxoaren 12 eta 13an Dantzagunean dantza garaikideko ikastaldi trinko bat izango da, Olatz de Andrés irakaslearen eskutik. Donostiako musika eta dantza eskolak antolatzen duen ikastaro honetan parte hartzeko eskaera eskolan bertan egin behar da, faxez (943-297831), postaz (Hirutxulo, 3 – 20012 Donostia) edo e-mailez ( Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ) 2011eko martxoaren 4a arte. Ikastaroaren ordutegia honako hau izango da: 11:00etatik 16:30etara.

GILTZADUREN ZALUTASUNETIK MUGITZEA
Ikastaro honen oinarria release teknika da, eta Body Weather eta
yoga ukitu batzuk ere jasotzen ditu. Lanerako laguntzaile
erabiliko ditugu pisua, arnasa, giltzaduren zalutasuna eta
gorputzarekiko eta espazioarekiko arreta. Giltzadurak askatu eta
mugimendu organiko eta erraz halako bat sortzeko ariketak
proposatuko ditugu. Esfortzu fisikoa ekonomizatzea bilatuko
dugu; mugimenduan eraginkorragoak izateko, giharren indarra
baino hezurren lerrokadura areago erabiltzeko. Saioak honela
egituratuko dira:
-Luzatze dinamikoak eta erdiguneari eragiteko eta indarra
eransteko ariketak.
-Mugimen hiztegia handitu eta oroimena trebatzeko koreografi
esaldiak.
-Inprobisaziorako gunea, "irekia" eta lehendik oroimenean
gordetako ekintza eta sekuentzia "komodinak" nahastuz.
Irakaslearen kurrikuluma:
Olatz de Andrés egungo dantza, contacta eta inprobisazioa ikasi
zuen Bilbon, Granadan, Altean, Bartzelonan eta Amsterdamen,
hainbat irakasle eta koreograforekin (Mal Pelo, Julyen Hamilton,
Carmelo Salazar, Ana Buitrago, Alexis Eupierre, Lipi Hernández,
Joao Fiadeiro…). Body Weathera Andrés Corchero, Hisako
Horikawa eta Fran Van der Veen-ekin ikasi zuen. Bartzelonako
Unibertsitate Autonomoko Dantza-Terapia masterra egin zuen.
Dantzari moduan 2003tik 2009ra ari izan zen Kataluniako
Deambulants, Konic Thtr, Antigua&Barbuda eta Iliacan
konpainietan. Irakasle moduan lantegiak zuzentzen ditu
Bartzelonan, Granadan eta Bilbon. Batera, bere pieza
koreografikoak sortzeaz gain, beste sortzaile batzuen
laguntzailea ere bada. Kanpoan urte batzuk eman ondoren,
berriro ere etorri da Euskadira, arte eta pedagogi proiektuak
lantzen jarraitzera. Bilbon Muelle 3 dantza eta sorkuntza
garaikideko espazioaren kudeatzailetako bat da.

 

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2011(e)ko otsaila(r)en 28-(e)an 13:18etan