INAEMek, Espainiako Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutuak, dantzarako, antzerkirako, zirkorako eta musikarako diru-laguntzak emateko 2016ko deialdia egin du, EAOn otsailaren 22an argitaratutako ebazpenean adierazten den moduan. Proposamenak aurkezteko epea martxoaren 23an bukatuko da.
Aurkezpen-epea: 2016ko otsailaren 23tik martxoaren 23ko 15:00etara