Logotipo de Dantzagunea


Emanaldia eta deskontua sarreratan: "Sasha Waltz" Kursaalean

Datorren martxoaren 14an Sasha Waltz konpainia entzutetsuak emanaldia egingo du Donostiako Kursaal auditorioan. Dantza sustatzeko helburuarekin, Gipuzkoako Dantzaguneak eta Kursaal Eszenak eskaintza bat proposatzen diete Dantzaguneko erabiltzaileei: % 25eko deskontua egingo da sarrerako

Data: martxoaren 14a, astelehena

Tokia: Kursaal Auditorioa, Donostia

Ordua: 20:00

Prezioak

Kursaal Eszenak eskaintza egiten die Gipuzkoako Dantzaguneko erabiltzaileei, sarrera bakoitzeko % 25eko deskontua. Eskaintza martxoaren 8 arte egongo da indarrean. Sarrerok lortzeko idatzi hona: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

  • A gunea: 33,75€ (45€ )
  • B gunea: 27€ (36€)
  • C1 gunea: 21,75€ (29€)
  • C2 gunea: 17,25€ (23€)

(sarrera bakoitzaren prezioari 1€ gehitu behar zaio, kudeaketa-lanagatik)

Sacre, Sasha Waltz Company

Zuzendaritza artistikoaSasha Waltz

Egitaraua

  • La siesta de un fauno, S. Waltz / C. Debussy
  • Escena de amor (de “Romeo y Julieta”), S. Waltz / H. Berlioz
  • Sacre (La consagración de la primavera), S. Waltz / I. Stravinsky

Igor Stravinskik «Le Sacre du Printemps» sortu zuenetik ehun urte bete diren honetan, Sasha Waltzek Mariinsky Antzokiaren eskaintza onartu du, musikaren eta dantzaren historiako pieza garrantzitsu hau lantzeko. «Udaberriaren sagaratzea» da tituluaren itzulpena. Erritmo nabarmen azpimarratua, beheraldi latzak eta obra osoan etengabe errepikatzen diren musika-motiboak dira konposizio deigarriki arkaiko, tentsioz bete eta angeluar honen ezaugarri nagusiak. Obraren disonantzia ugariak, zarata diruditela ia, eta soinu-estilo espresionista direla medio, abangoardia modernoko musika-pieza famatuenetako bat egin dute obra hau. Formatu handiko aurreko zenbait obratan –«Na Zemlje» («On Earth», 1999), «Medea» (2007), «Jagden und Formen (Zustand 2008)», eta «Continu» (2010) obretan esate baterako–, erakutsi izan ditu Sasha Waltzek errituetan eta talde-dinamikan egin duen ikerketaren elementu batzuk, eta elementu horiek «Sacre» honetan jo dute gailurra. «Luzaroan egon naiz interesatua izadiaren boterea eta ordena nagusia konjuratzen duten mito eta erritu arkaikoetan. Gaurko mundu guztiz teknologizatu honetan, izadiaren indarrak ia-ia hondamendi forman agertzera murriztu dira. Errituek, beste aldetik, izadiaren nolakotasun ziklikoa agertzen dute, eta gizadiaren lotura haren jatorrira bideratzen dute. Indartu egiten dira goren mailako ordena baten sinesmena eta harekiko lotura; gizabanakoak bere burua sakrifikatzen du komunitatearen mesedetan. Pieza bat osorik material horretara eskaintzeko aukera ematen dit» Stravinskiren «Le Sacre du Printemps» obrarako koreografiak.

Informazioa: Kursaal Eszena

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko martxoa(r)en 01-(e)an 16:24etan