Logotipo de Dantzagunea


Ikastaroak Aste Santuan

Ohi bezala, aste santuko opor garaian, apirilaren 26tik 30era zehazki, Dantzagunean ikastaroak izango dira, dantza klasikoan, garaikidean eta jazzean, Gipuzkoako dantza profesionalen Elkarteak antolatuta. Ana Gonzalezek emango du dantza klasikoa, hiru taldetan: oinarrizkoa (09:00-10:30), ertaina (10:45-12:15) eta aurreratua (12:30-14:00). Myriam Agar izango da garaikideko irakaslea, bi taldetan, oinarrizkoa (14:00-15:30) eta ertain-aurreratua (15:45-17:15). Fernando Lázarok emango du jazza, bi taldetan, oinarrizkoa (17:30-19:00) eta ertain-aurreratua (19:00-20:30)   

DANTZA  KLASIKOA: ANA GONZÁLEZ
09:00 – 10:30 oinarrizkoa
10:45 – 12:15 ertaina
12:30 – 14:00 aurreratua
PIANO-JOLEA: ALBERTO SAGARDIA

ANA GONZÁLEZ
Dantza ikasketak Torrelavega (Cantabria) hiriko “Akamine-Smink” eskolan hasi zituen. Gero Zaragozako María de Ávilaren eskolan jarraitu zituen ikasketak.  “Santamaría Compañía de Danza” taldeko dantzari izan zen 2009 urtea bitartean. Madrilgo Conservatorio Superior de Danza María de Ávila ikastetxean dantza klasikoaren pedagogian lizentziaketa ikasketak burutu zituen. Gaur egun Burgosen dagoen Escuela Profesional de Danza de Castilla y León eskolan irakasle eta dantza klasikoko departamentuko burua da, 2006 urteaz geroztik. Gainera  Concurso de Danza Ciudad de Torrelavegan irakasle gonbidatua da. 

DANTZA GARAIKIDEA: MYRIAM AGAR
14:00 – 15:30 oinarrizkoa
15:45 – 17:15 ertain-aurreratua

MYRIAM AGAR
Frantzian sortua, bere dantza ikasketak Fisika-Kimikako lizentziaturarekin batera eraman zituen. Frantziako Estatuak ematen duen dantza garaikideko irakasle tituluduna da eta 2010 urtean arte eszenikoetan master ofiziala egin du. 2000 urtetik aurrera Zaragozako María de Ávila ikastetxe ospetsuan irakasle aritu da eta gaur egun Madrilgo  Conservatorio Superior de Danza de Madrid ikastetxean ere bai, irakasle eta koreografo bezala bere estilo pertsonala garatuz. Sortzaile gisa aipagarriak dira, beste batzuren artean, Zaragozako Ballet konpainiarentzat, Sybaa konpainiarentzat eta San Franciscoko Balletarentzat prestatutako koreografia lanak. 2010 urteko abenduan Madrilgo Koreografia Lehiaketako galako koreografo gonbidatua izan zen. 

JAZZ DANTZA: FERNANDO LÁZARO
17:30 – 19:00 oinarrizkoa
19:00 – 20:30 ertain-aurreratua

FERNANDO LÁZARO
Real Conservatorio de Madrid ikastetxean gradu ertaineko dantza klasikoko titulua du, eta dantza moderno, garaikide eta jazzeko prestakuntza España, Italia eta Amerikako Estatu Batuetako irakasleekin osatu du.  Teresa Nieto, Jodi Goodman, Wes Veldink, Tracie Stanfield eta beste dantza maixu ospetsurekin lan egin du. Koreografiak sortu ditu honakoentzat: Distrito Danza Madrid,  Maratón de Danza de Madrid’09, Sundance, Juan x Dios beste batzuren artean, eta dantzari gisa Madrilgo Casinoko showean ere parte hartu du. Zenbait kantarirentzat egindako sustapen musikalak eta performanceak Berlín Cabaret eta Kapital aretoetan. Queen We will Rock you, Hello Dolly eta Grease musikaletan ere lan egin du. Disney Channel-en My Camp Rock programako aurkezle eta koreografo izan zen 2009an. Gaur egun Madrilgo Scaena-Carmen Roche eskolan arte eszenikoen ikasketa buru eta jazz eta garaikideko irakasle da.

 

PREZIOAK:

BAZKIDEAK: (Elkarteko bazkide diren irakasleen ikasle direnak)
Ikastaro 1: 50€
2 Ikastaro: 88€
3 Ikastaro: 120€
4 Ikastaro: 145€
BAZKIDE EZ DIRENAK::
Ikastaro 1: 74€
2 Ikastaro: 106€
3 Ikastaro: 138€
4 Ikastaro: 173€
Klase solteak: 15€
IZEN-EMATEKO AZKEN EGUNA:: martxoak 31
LEKUA MUGATUA DA
Matrikularen ordainketa, behin nork bere irakaslearen onarpena jaso ondoren egingo da Kutxako honako kontu korronte honetan:  2101-0001-14-0002898765, kontzeptu moduan jarri beharko da ikaslearen izen-abizenak eta egin nahi duen ikastaroa.
E-MAIL ETA INFORMAZIOA:: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu Laura Inglés 661.285612
Antoltzailea: Gipuzkoako Dantza profesionalen Elkartea

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SPrograma_Stage_Semana_Santa_2011.pdf173 Kb
E-posta Inprimatu
Osteguna, 2011(e)ko martxoa(r)en 10-(e)an 01:16etan