Gipuzkoako Dantzaguneko konpainia egoiliarra Torinon ariko da datozen egunotan, Palcoscenico dantza-jaialdiaren barruan. Martxoaren 24an eta 25ean ariko da Piemonte Europa antzokian, Kameleoia lana aurkezten. 2014an ere aritu zen Dantzaz jaialdi hartan, eta orduan izandako arrakasta berrestea espero dute.
Kameleoia hiru koreografia-piezak osatutako ekoizpena da. herbeheretar herritartasuna duen Itzik Galilikoreografo israeldarrarenak dira haietako bi: Things I Told Nobody eta Chameleon; hirugarrena berriz, Few brief sequencies, Jacek Przybylowicz koreografo poloniarrarena da.
Informazio gehiago Teatro Piemonte Europa antzokiaren webgunean.
Informazioa: Dantzaz konpainia