Launaka Dantzaz Konpainiaren ekoizpen berria da, eta Cristobal Balenciaga Museoarekin, Donostia Kulturarekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ekoiztu du. Ikuskizunerako bereziki prestatutako nazioarteko nazioarteko bi koreograforen lanak bildu ditu: Paolo Mohovich eta Vitali Safronkine. Era berean, bi konposatzaile handiren musikarekin osatu dira piezak: Juan Crisóstomo de Arriaga eta Franz Schubert. Inspirazio-iturri nagusia izan da nazioartean sona handia duen euskal sortzaile bat: Cristobal Balenciaga.
Data: apirilarren 9a, larunbata
Tokiak, ordutegia eta prezioak:
Lau lankide, lau sortzaile (bost, zehatzago esanda), lau dantzari-hirukote, eta hari laukote bat... Guztiak lau fase dituen prozesu batean bildu dira. Jadanik bukatuta dagoen prozesu bat (Mohovich eta Arriaga), 2015eko urrian hasi zen beste prozesu batekin bateratu da, hianbat fasetan, eta 2016ko apirilaren 9an aurkeztuko da.
Horrez gain, Dionysus laukotea eta Niña Coyote eta Chico Tornado.
Informazioa: Dantzaz konpainia / Donostia Kultura