Gaurtik hasi eta maiatzaren 1 arte, irekita dago Sortutakoak programaren bederatzigarren edizioan proiektuak aurkezteko epea. Sortutakoak da Gipuzkoako Dantzaguneko sormen-prozesuak laguntzeko programa, eta bere baitan hartzen ditu, besteak beste, diru-laguntza bat eta egonaldi bat Gipuzkoako Dantzagunearen egoitzan. Sortzaileek eta koroegrafoek aukeratu ahal izango dutela egonaldi amaierako lanaren aurkezpena nola egingo duten. Proiektuen egileek proposatu ahal izango dute aurkezpen-modua (argazkiak, bideoa, memoria, aurkezpena, estreinaldia...), proiektuaren beraren ezaugarrien arabera. Dantzaren sektoreko profesionalez eta adituz osatutako epaimahai batek aukeratuko ditu Gipuzkoako Dantzagunean egonaldi bana egiteko bi proiektu, eta 2016ko ekainaren hasieran jakinaraziko da haien izena.