Gipuzkoako Dantzagunearen Sortutakoak 8 programaren barruan aukeratutako proiektu batekin, DOOS kolektiboak hiru asteko egonaldia egin du Gipuzkoako Dantzagunean bertan, eta lanketa horren emaitza, Anotación Nº7, Anotaciones sobre el miedo, entsegu ireki batean, apirilaren 11n 20:00etan, ikusteko gonbidapena luzatzen dizue Ballet T eta Gipuzkoako Dantzaguneak. Pieza koreografiko osoa Gasteizko Baratza aretoan estreinatuko da apirilaren 23an.
Data: apirilaren 11, astelehena
Tokia: SalaKlub, Donostia
Ordua: 20:00
Entsegu orokorra izango da, konpainia ikuskizunaren zati bakoitzean geldituko da kusleei sormen prosezua, materialen bilaketa eta topaketa nola izan den azalduz. Eszenan hizkuntza ezberdinen fusioa eta konpainiak, sormen bidean zehar, "azken emaitza" honetara heltzeko hartu dituen erabakiak azalduko dizkigu.
Sarrera dohainik izango da. Entsegu irekian parte hartzeko nahitaezkoa da erreserba egitea. Plaza-kopurua mugatua da, beraz onarpena izen emate lehentasunaren arabera izango da.
Informazioa: Ballet T / Dantzagunea