Dantzaren Nazioarteko Elkarteak Moskuko Bolshoi antzokian emandako prentsaurrekoan jakinarazitakoaren arabera, Stuttgart Balleteko lehen dantzaria den Alicia Amatriain dantzari donostiarra Benois de la Danse sarietarako izendatuta dago. 1992an abian jarri zirenetik, ballet munduko garrantzitsuentzat jotzen dira sari hauek. Nina Loory, ekitaldiko sortzailearen eta eta zuzendariaren arabera, "benetan eskertzeko da jendeak sari hauek jotzea balletaren munduko izendapen gorentzat".
(Fotografía:© Stuttgart Ballet)
Informazioa: Iratxe de Arantzibia (Sautdebasque) / Diario Vasco