Tailer hau Donostia 2016ren Mugalariak-en baitan kokatzen da. Programa honek mediazio dinamiken bidez lurraldeko antzokietan sorkuntzan ari diren dantza eta antzerki konpainiak hezkuntzarekin lotzen ditu.
Lehen bi edizioen ondoren, ekimenean parte-hartu duten irakasleen aldetik formazio teoriko eta praktiko baten beharra antzeman dugu, atariko gisa. Helburua baliabideak eskaini, beldurrak uxatu eta tresna pedagogiko gisa gorputzak eskaintzen dituen gaitasunak egiaztatzea da.
Eneko Balerdi ikerlari eta irakaslea da, gorputzaren eta gorputzak hezkuntzan dituen txertaketaren gainean espezializatua. Berak diseinatu du lau ordutako formazio trinko hau Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzenduta. Saio honetan dantzaren lengoaira gerturatuko gara, espazioa eta gorputzaren dikotomiatik abiatuta, eta konposizioa, koreografia eta inprobisazioa, eta antzeko kontzeptuak ezagutuko ditugu. Helburua argia da: dantza proiektuen mediazio jardueretan parte-hartuko duten irakasleei egitasmo hauei etekin handiena atera ahal izateko beharrezko oinarri teoriko eta praktikoaz dohaintzea.
Data: apirilak 29a, ostirala
Ordua: 15:00-19:00
Tokia: Dantzagunea
Hizkuntza: euskara
Izen-emateko epea: apirilaren 18a
Informazioa: Donostia 2016