Logotipo de Dantzagunea


Dantzerti: datorren ikasturterako sarrera-frogak

Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak datorren urterako sarbidea zabaldu du apirilaren 11an. Matrikulatu aurretik hautagaiek izena eman eta sarrera-probak gainditu beharko dituzte. Arte Dramatikoko Goi Mailako Titulorako 15 plaza eskeintzen dira interpretazio espezializazioan eta 25 plaza, berriz, dantza ikasketetarako, koreografia eta interpretazio espezializazioan.

Lehenengo pausua izen ematea da. Honetarako epea apirilaren 11a eta maiatzaren 6a artekoa da eta Dantzertiko egoitzan bertan egin dezake hautagaiak inskripzio orria beteta eta 28,02 € ordainduta. Maiatzaren 13an Dantzertiren webgunean argitaratuko da probarako onartu diren pertsona inskribatuen behin-behineko zerrenda, eta behin-betikoa, aldiz maiatzaren 18an.

Sarbide probak ekainaren 20a eta 24a bitartean izango dira eta hautagaiek dantza eta arte dramatikoko bi froga pasa beharko dituzte, hauetako bakoitza bi zatitan banatuta eta ariketa desberdinez osatuta. Ariketon artean dantza bariazioak, inprobisazioak, testuen azterketa idatziak eta antzerki bakarrizketak gainditu beharko dituzte.

Lanok amaituta matrikulatzeko aukera izango dute hautagaiek probetan lortutako noten arabera. Matrikulazioa Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan egingo da uztaileko lehenengo hamabostaldian.

Informazioa: Dantzan.eus / Dantzerti

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko apirila(r)en 13-(e)an 11:05etan