Leioan egingo da maiatzaren 19tik 22ra Umore Azoka, Euskal Herriko kale artisten azoka garrantzitsuenetakoa. Lau egunetan zehar, mota guztietako ikuskizunak, performanceak, estreinaldiak ikusi ahal izango dira Leioako hainbat txokotan. Horrez gain, ikuskizunez gain, jarduera ugari prestatu dituzte antolatzaileek, arte eszenikoak sustatzeko, hala artistentzat, nola publikoarentzat. Egitarau zabal horren barruan ariko dira Gipuzkoako Dantzagunean sarritan lanean aritzen diren Tio Teronen semeak taldekoak, beren Fresch cool ikuskizunarekin maiatzaren 20an eta 21ean.
Umore Azoka 2016: egitarau osoa
Informazioa: Umore Azoka