Pere Faura konpainiak Sin baile no hay paraiso ikuskizuna emango du maiatzaren 14an Donostiako Gazteszena aretoan. Azken boladan egin izan dugun moduan, Egiako aretoan egiten den dantza-ikuskizunekin batera, master classa antolatu dugu Gipuzkoako Dantzaguneak eta Donostia Kulturak. Publiko orokorrari dantzaren munduko sortzaileen lana helaraztea da jardueraren helburu nagusia. Dantzako publikoari zuzenduta egoteaz gain, bideo-artearen inguruko interesa dutenei ere zuzenduta dago master classa, eta maiatzaren 15an egingo da Gipuzkaoko Dantzagunean. Klasean izen-ematen duten guztiek Gazteszenako ikuskizunera kotxartela jasoko dute.
Datak eta ordutegia
Master classa: Pere Faura (koreografoa) eta Tatiana Halbach (bideo-artista)
A partir de los materiales coreográficos y videográficos que forman parte del espectáculo Sin baile no hay paraíso ikuskizuna osatzen duten koreografia eta videografia materialetatik abiatuta, Pere Faura eta Tatiana Halbac Pere Faurak y Tatiana Halbachek ikuskizuna burutzeko jarraitutako sorkuntza-prozesua azalduko dute; hortik abiatuta, mugimenduan dauden gorputzen eta irudien gaineko hausnarketa generikoak egingo dituzte.
Ikuskizuna: Sin baile no hay paraíso, Pere Faura konpainia
Prezioa: 15€ (master classa + ikuskizuneko sarrera)
Izen-ematea eta prozedura:
Oharra: aurretik izen-ematea eskatu gabe ordainketa egin dutenak ez dira inskribatutzat hartuko.
SINOPSIA
Sin baile no hay paraíso (No dance, no paradise) dantzan oinarritutako proiektua da. Dantzako historian oinarrituta dauden lau ikono koreografikoetan barrena, performance-ak proposatzen du bere berraragipena eskertasun keinu historiko gisa eta jardun humoristiko bezala dantzaren munduan. Oharra: ikuskizun hau Danza a Escena zirkuitoaren barne dago.
Antolatzaileak: Gipuzkoako Dantzagunea eta Donostia Kultura
Informazioa: Donostia Kultura