Logotipo de Dantzagunea


Emanaldia: "Aureo", Dantzaz Reusen eta Andoainen

2015eko urrian Bilboko Arriaga antzokian aurkeztu zuen Dantzaz konpainiak Aureo ikuskizuna, eta apirilean bi emanaldi egingo ditu. Gipuzkoako Dantzaguneko konpainia egoiliarra dagoeneko Kataluniako Reus herrian dago, apirilaren 16an emango baitu bi emanaldiotako lehena. Apirilaren 22an Gipuzkoara itzuliko dira, Andoaingo Bastero auditoriora hain zuzen, han ari baitira egiten apirilean zehar Andoain dantzan

Dantzazek nazioarte-mailako dantza publiko zabalari helarazi nahi dio. Horretarako, koreografo ospetsurekin lan egin du eta konpainiako Euskal Herriko eta Europa osoko dantzari gazteek, beren lehen lan-aukera jaso duten Dantzazen. Aureo ekoizpenak dantza estilo ezberdinen “dastaketa” izan nahi duten bost lan koreografo txiki batzen ditu. Bere ardatza nazioarteko kalitatea da, eta baita ikusle guztiak, dantzan adituak direnak zein dantza ikuskizun bat inoiz ikusi ez duten horiek, asetzeko gai izatea ere. Ekoizpenak bi inspirazio izan ditu: alde batetik “urrezko zenbakia”, “proportzio jainkotiarra” deritzona ere, askotan erabilia artearen arloan antzinako Greziako garaietatik; bestalde, sorkuntza ezberdinak eta anitzak “dastatzeko” ideia hori. Aureok sorkuntzaren eta ikusleen, kalitate eta gertutasunaren, bikaintasun eta erakargarritasunaren, egile handi eta lan berrien arteko proportzio egokia bilatzen du, ikusle guztien aurrean eta espazio ezberdinetan; ondorioz, Aureok, eszenatokia hartzeaz gain, antzokiaren sarrera erabiliko du ere, ikusletatik gertu egoteko esperientzia osoan zehar.

Emanaldiak

Reus, Katalunia

  • Data: apirilaren 16a, larunbata  
  • Tokia: Teatre Fortuny, Reus 
  • Ordua: 21:00
  • Prezioa: 25, 15 eta 10 €

Andoain

Fitxa artistikoa

Sorkuntzak eta koreografoak: Jugo, Jone San Martin; Momentum, Christine Hassid; Dot to Dot, Lukas Timulak; Gizon haiek, Judith Argomaniz; Casi humano, Itzik Galili

Zuzendaritza artistikoa: Adriana Pous

DantzariakJone Amezaga, Richard De Leyos, Carmen Derre, Rafke Van Houplines, Andrea Loyola, Gilles Noël, Nora Paneva, John O´Gara, Paula Parra, eta Josu Santamaria

Kontaktua: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 629 889 826 (Fernando Sáenz de Ugarte)

Informazio-igorleaDantzaz konpainia

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko apirila(r)en 14-(e)an 10:26etan