Logotipo de Dantzagunea


Deialdia: "Atlantikaldia", bidali zure proposamenak

Martxan da irailaren 22tik 25eraospatuko den Atlantikaldiaren III. edizoa eta Errenteriako Udalak, Atlantikaldira igo eta gure tostako partaide izatera animatu nahi zaitu. Nola? Proposamenak landu etamaiatzaren 13a baino lehen (egun hori barne) aurkeztuz eta gonbidatu ingurukoaen artean zabalduz.

  • Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • Webguneko formularioa: www.atlantikaldia.eus
  • Bulegoa: Niessen Kulturgunea (Alfonso XI z/g, 2ª)
  • Bulego-ordutegia: astelehena (16:00-19:00) eta asteazkena (10:00- 14:00)
  • Zalantzak argitzeko: 647 952417 (Ana Espinosa)

INFORMAZIO-BILERA

Errenteriako Udalak aurtengo berrikuntzen berri eman eta proposamenak aurkezteko garaian izan ditzakezuen zalantzak argitzeko informazio bilera antolatu du. Bertan, Laura Landa Kultura teknikaria eta jaialdiaren zuzendaria izango da.

  • Data: apirilaren 21a, osteguna
  • Ordua: 19:00
  • Tokia: Xenpelar Etxea (1. solairua)

ATLANTIKALDIA

Atlantikoko herrien arteko musika eta kultura topagunea izateko helburuarekin sortu zen Atlantikaldia 2014 urtean. Asmo hori muturrera eramateko helburuarekin dator 2016ko irailaren 22tik 25era ospatuko den hirugarren edizioa, heldutasunaren edizioa: Atlantikoko herri bat, Errenteria, munduko kulturen topaleku bihurtzea.

Lehenengo bi edizioetako arrakastaren ondoren, hirugarrena heldutasunaren edizioa izango da. Atlantikaldiak bota du dagoeneko aingura Errenteriako portuan, lehenengo bi edizioetan sustraitu egin da. Aurtengoak, baina, etorkizunera eta mundu zabalera begira jarriko gaitu. Gure arbasoek arrantza-ontzietan egiten zuten bezala, gu ere mastara igoko gara ikuspegia zabaltzera eta geure burua munduko mapan kokatzera.

Errenteriako Udalak, Atlantikaldira igo eta gure tostako partaide izatera animatu nahi zaitu.

III. EDIZIOAREN GAIA: ANIZTASUNA

Aniztasuna izango da, hitzaren esanahi zabalenean, hirugarren edizio honetako ardatza. Antolatuko diren jarduera guztiak zerbait izango dute anitzetik: hizkuntza, jatorria, estiloa, nahasketa, adina, eskaintza, eta abar.

Aniztasuna barrura begira, eta kanpora begira. Errenteriako tosta anitza da, laurogei komunitatek osatzen dute udalerriko bizitza. Errenterian bizi dugun kultura eta hizkuntza aniztasuna Atlantikaldia aberasteko baliatu behar dira, jaialdiari nortasuna emateko, eta finean, ezberdinen arteko elkarbizitza sustatzeko. Kanpora begira, Atlantikoko beste herriekin harremanak eta sinergiak bideratzen jarraitu behar dugu.

HELBURU ETA BALIO OROKORRAK

  • Parte hartzea. Jaialdi parte-hartzailea izaten jarraitzea, herritarrek eta herritarrekin egina.
  • Elkarbizitza. Kulturen eta hizkuntzen arteko elkarbizitza erraztea.
  • Elkarrizketa eta elkarlana. Eragile ezberdinen artean, bertakoak zein kultura ezberdinetakoak, elkarrizketa eta elkarlana sustatzea, gure artean eta kultura ezberdinen artean.
  • Aktibazioa. Errenteriarrak eta bisitariak, baina batez ere bertakoak, ikusle soik izatetik parte hartzaile aktibo bilakatzea ekitaldietan parte hartuz, sare sozialetan, eta abar.
  • Inplikazioa. Eragileen inplikazioa areagotzea eta eragile inplikatu gehiago lortzea. Tartean, beste erakundeak, elkarteak eta enpresak jaialdian inplikatzea.
  • Nortasuna. Oroimen historikoa berreskuratzea.
  • Aniztasuna eta oreka. Askotariko diziplinak –musika, artisautza, gastronomia, artea, historia, eta abar– uztartzea, eta kultura modu zabalean ulertzea.
  • Erreferentzialtasuna. Errenteria munduko mapan kultura erreferente gisa kokatzea.
  • Erakargarria. Aisialdirako eskaintza zabala eskaintzea.
  • Belaunaldi arteko zubiak eraikitzea. Adin ezberdineko jendearentzat jarduerak antolatzea.

PROPOSAMENAK AURKEZTEKO ARGIBIDEAK

Atlantikaldiari herritarrek ematen diozue berezko nortasuna, zuen partehartzea ezinbestekoa da. Herriko elkarteak, merkatariak, ostalariak, artisauak, artistak, ikastetxeak, musika eta dantza eskola... denak zarete Atlantikaldiaren zati garrantzitsua, zuen proposamen eta ekarpenekin edizioz edizio jaialdia indartzen eta aberasten duzuelako.

Hirugarren edizioko egitaraua prestatzen ari garen honetan, zuen proposamenekin osatu nahiko genuke. Errenteriako Udaletik proposamenak landu eta aurkeztera gonbidatzen zaituztegu Atlantikaldiaren filosofiarekin bat eginez, herriarekin eta herriarentzat. Askotariko proposamenak izan daitezke, helduleku anitzekin: musika, arte eszeniko, teknologia, ingurumena, aniztasuna, hizkuntza, elkarbizitza, gastronomia, diseinua, hitzaldiak, hezkuntza, kirola eta abar.

Proposamenak egiteko orduan, Atlantikaldiaren antolakuntzak kontuan izango ditu:

  • Aurtengo gai nagusiarekin erlazioa izatea: anitzasuna.
  • Eragileek urtean zehar antolatzen dituzten ohiko ekitaldien errepikapena ez izatea, hots, berrikuntza bat barneratzea.
  • Kultura edota herrien arteko harremana sustatzea.
  • Eragile ezberdinen arteko elkarlanetik sortutako ekimena izatea.
  • Itsasoa ardatz hartuta sortutako ekimena izatea.
  • Kaletarra, topagune izatea.
  • Bigarren puntuko balioak txertatuak izatea.

Atlantikaldiaren antolakuntza taldeak erabakiko du jasotako proposamenak egokiak eta bideragarriak diren. Era berean, antolakuntzak jasotako proposamenak aberasteko edota aldatzeko aukera izango du, beti ere aldez aurretik egileekin adostuz.

Udalak beharrezkoa den azpiegitura eta beharrezkoa den materiala jarriko du soilik. Eta eragileren batek hirugarren pertsona edo talde bat ekarriko balu, antolakuntzak bidaiak eta dietak hartuko ditu beregain.Onartutako proposamenekin osatuko da 2016ko Atlantikaldiaren egitaraua.

Informazioa: Errenteriako Udala

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SFormulario de envío de propuestas (ESP)1160 Kb
DOWNLOAD_THIS_FILE_SProposamenak bidaltzeko formularioa (EUS)1126 Kb
E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko apirila(r)en 15-(e)an 10:45etan