Badator 2015-2016 sasoiko Atalakeko azken saioa. Saio berezia da heldu dena, aurreko bietan ez bezala, oraingoan Dantzazeko dantzarien sei sorkuntza aurkeztuko dira, bi emanalditan. Dantzazen izaerari jarraiki, dantzarien formazio profesional integrala osatzeko bidean, eta aurreko saioetan koreografo ezagunekin aritu ostean, oraingoan Dantzazeko dantzariak berak dira sorkuntza-lanean aritu direnak. Ezustez betetako emanaldiak izango dira, aurrez ez baita jakingo zein pieza eskainiko diren emanaldi bakoitzean. Pieza batzuetako jantziak AEG ikastetxeko “Neurrirako eta ikuskizunetarako jantziak” goi zikloko ikasleek diseinatu eta egin dituzte.
Datak:
Saio bakoitzean hiru pieza aurkeztuko dira; emanaldia hasi arte ez da jakinaraziko zein diren
Tokia: SalaKlub, Donostia
Ordua: 21:00
Prezioa: 12€ sarrera-salmenta
Hauek dira sei piezak:
Informazioa: Dantzaz konpainia / Donostia Kultura